XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

AMA BIRJIÑARI.

Agur, larrosa eder Jerikon
Arantza baga sortua,
Agur lirio zuritasunez
Edurra lotsatzekoa;
Agur ¡o! palma bardin bagako
Kadesen lenengokoa,
Agur oliba loraz ederren
Frutuz dontsuen dontsua,
Zure Frutua dalako gure
Osasun egiazkoa
.

Zure ondoan ¿zer da eguzki
Gaba egundutekoa?
¿Zer idargia bera bajatzu
Oiñen atseden lekua?
¿Zer dira bere gabez izarrak
¡O! Izar berarizkoa,
Danak guztiak goiti beti illun
Aurkitzen bazan mundua?
Zu sortu arte bazirudian
Onek linbo bat itsua?
.

Zu zara utsik aukeratua
Izar guztien artean,
Illuntasunen usainik bere
Ez daukazuna soiñean,
Illunpe danen jayotokia
Daukazu mende mendean,
Zeuri ikutu baño lenago
Sortu ziñean unean,
Zeuntzalako zuk artu bakarrik
Bere burua oiñpean
.

Zorioneko sortuerea,
Dana guztia santua,
Ainbeste eunki edo gizaldik
Bein bere ez ezagutua;
Zeiñek ipiñi eban pozturik
Mundua ez eze Zerua,
Ta bildurturik unetaraño
Cherren zorigaldukoa,
Lurrera jausten asi zalako
Bere eskuko zetrua
.

FELIPE ARRESE TA BEITIA.