XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gurasuak beren alaba maite zuten eziñ neurtu litekien diñako maitasun aundiz, bada len esan detan bezela nola zan bakarra, jakiña dago gurasuakiko maitasuna norenganakua izango zan; eta alabak ere bere biyotzaren maitasunezko aginde guztiyak zeuzkan, gurasua ganuntz jarriyak.

Alaba bakarra bai, Luchi gaixua; guztiz mintzoea xamurrekua, ona langillia eta echeko beargintza guztiyetan ezeren ekachik gabia, da esatia echerakoi aundiya.

Egunero erriratzen zan esne eta baratzakiz saski betia buruz gaiñ jasorik.

Enparantza edo plazan diru ordañez saldurik, nekazaitzako lan ordañak pozgai edo limurkaitzat aurrerako ere izan zitezen; bañan gurasuak etziran arki nai beziñ lasai alabari ematen ziyoten bizierarekin, zeren egun batean Mikela-k agertu ziyon bere senar Anton-i bere gogoko berri, eta erabaki zuten joste lanak erakustia goizeko eraman ekarriyen galerik gabe.

Erabakitza edo asmo onen berri eman ziyotenian alabari, jarri zan au pozez beterik, non chori batek udaberriyan ez duben ulertzen gerezi gorri gañean mokoka ari danian ere, ainbesterañoko poz eta atsegintasunik.

Au aditu ondoren edo jakin zubenian gurasuen asmo eder naikidatsu orren berri, diyo Luchi-k beregan.

¡Zer zori onekua naizen! Ondorengo zortzi egunetan, etzuben Luchi gaixuak lorik ere egiten bere jostun izan naiko intziriyarekin; lotarako ustean oyeratzen zanean, isten zituen begiyak lo egin naizrik, bañan bere betiko pozezko ametsak zabal arazitzen zizkan, jostorratz eta ari chirrika irudiz ikustearekin.

Etzan beñere gurasuen aginduz beste alderako egiteaz auzartzen, baizik chinchotasun aundiz aginde guztiyak osatzen zituben Luchi gaixuak, eta ala irabaziya zeukan bere guraso maitien borondate osua.

Ontasun abetzaz gaiñ, edertasunezko gai aundiyak ere berekin zeuzkan; aren begi eder mintzakitsuak baziruditen mingañari chandarik eman gabe itzegiñ nai zutela; ¿bañan itzegin ere nola? Ama batek aurra bularrean daukanean beziñ xamurkirotsu eta atsegintasun aundiyan.

¿Au guztiya zerk eragiñ arazten ziyon? Barrungo erapeko nagusi, edo itz batean esateko...... biyotzak.