XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Igaro ziran amar egun gurasuen asmo berri jakin zubela, bañan nola denak ixilik zeuden, egun batean Luchi-ri bururatu zitzayon amari galdetzia, norenganatu bear zuten josten ikasteko.

Amak erantzun ziyon, jostundegira joaten asi bañan len, nai ziyokiela soñeko egoki bat erosi, bada zeukana zeguela itsusi xamarra, eta ontarako Donostiratuko zirala bide batez josten erakutziko ziyonari itzegiñaz.

Atsegintasun aundiya eman ziyon amaren erantzuerak Luchi-ri, eta len bañan arreta aundiyaguakin echeko eginkisunai jarraituko ziyela esanaz barkaziyua eskatu ziyon amari egin ziyon galdeerakiñ utsegiten bazukien bezela.

¡Zer biyotz oneko damacho manchua! ¿Nola etzuten bada maiteko bere gurasuak umilltasun eta ontasunez besterik ez bezelakua bazan? Egun sentiyan choriyak pipirripika asten ziran garayan esnaturik, jeikitzen zan, aurreko egunetan bezela bere eginkisun naikidatsuetan guraso maitiai laguntzeko.

Griñatsua zan guztiz, eta etzizayon iruditzen beñere bear ziran lan gai guztiyak osatzen zitubenik; egiñ naya geyago zeukan beregan egiten zubena baño, eta etzan beste zenbait diran bezela pallaku bearrekua ikusten zuben eginkisunari eltzeko.

Askotan esaten zubena zan eginkisunak pillakatuak ikusten zitubenian.

¡Zer zorionekua naizen!.

Udazkenean lanak menderatu zituztenean, astelen arratzalde batean amak esan ziyon Luchi-ri, apain zedilla zuben soñekorik onenarekin, Donostiratu zitezen egindako eskeñiya osatzeko.

Biyotzak egin ziyon mogida Luchi-ri neurtu eziñezko pozarekiñ, aundiya izan zan, bada, len zoriyontsua zala bere buruz iritzirik zeguelarik iruditzen zitzayon eskeñi naikidatsu orren osatzeakin, aberatstasun aundiyak bereganatu zitubela.

¿Nola ez bada, bere intziri guztiya ortaratua bazeukan? Etzan gauz aundi bearrekua bere burua zorionekotzat ezagutzeko.

Esan bezela apaindurik, Donostiratu ziran ama eta alaba, chakur zintzo pintto-ren zaitze mendean echea utzirik, bada Anton, mendira joana zan goizetikan egun guztirako egur epaitzara.

Errira irichi ziranian amak esan ziyon Luchi-ri, elizarako asmoak zitubela done Antoniyo-ri otoiz egiñaz eskatzeko zeuzkazkiyen asmo guztiyak zuzen eta naiera osoan irten zitezen.

Luchi-k erantzun ziyon bere biyotzaren aginduzko maitasunarekin; osa bedi berorren borondatia, ama; eta...