XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

¡Oraindaño, zer zorionekua naizen! Illunabarrean echeratu ziran chit pozkida aundiz beterik, bere asmo guztiyak ondo irten ziralako, bada andre Terexa zeritzon jostunak esan ziyen urrengo egunetik bere erakusmenez gaiñ gelditu zitekiela josten ikasteari jarraitu nai baziyon.

Eguzkiyak bere iraultza egin zuben garayan, bere egun guztiko lanak buka ondoren nekearen aztuntasunakin elbartua bazegokien bezela, sartu zan echian Anton, eta aizkora bere lekuan usteko betarik gabe, galdetu ziyen zer berri zeramakiten Donostiyatik.

Pintto-k ere bazirudiyen zerbait jakin nayan galdeera bera egiten zubela, bada aiñ zan zakur on maitiya, non, bere izatzaren mogierakin, eta zaunka pozezkuakin adierazten zuben, zerbait jakin nayen zaletasuna.

Senarrari, Mikela-k albiste pozezkua ematen ziyon bitartian, Luchi-k, Pintto pallakuz beterik artu zuben bi eskuakin, eta jasorik bular gañera eman ziyon zekorki saldetan buztitako ogi puzketa guri, guri bat; bada amak, berri on aren ordaintzat, nai izan zuben bere alabarekin alboraketu zerbait pizkor-garrirekin, zoragarrizko asmo osatze ura, eta jan zuten lur sagarrakin bat maniatutako zekorki gaztearen zaticho bat, edanik sagardua, zergatik beste edaririk ezagutzen etzuten.

Gau artan, eche artako poz gaya neurtuko zuben neurtzallerik ez deritzot izango zanik iñon, bada echadi burutik asi, eta Pintto-renganako guztiyak, baziruditen mogiarazten zitubela zerbait berena etzan erabilkayen batek.

¿Nola ez bada, naiera guztiyak bear beziñ ondo osatu bazituzten? Nekatua zeguen Anton, bañan alaz guztiyaz ere, bera jechi zan ukullura, bei, eta beste abere guztiyak bazka araztera, eta ondoren igorik, afaldu zuten iru elkar maite ayek lotaratzeko urrengo egun senti arte.

Oituratzen zuben bezela, Luchi alcha zan aulkitik, eta musu bana eta gabonak emanaz guraso maite ayeri, diyo gela edo lodiko ate aurrean.

¡Zer zorionekua naizen!.

Urrengo egunean Luchi, goizeko eginkisun guztiyai osakisun ona eman eta bazkal onduan erriraturik, jostundegiratu zan, eta ekin ziyon jakinpide berri naikidatsuari.

Egun guchiyan egin zituben bere biyotz onaren bitartez, adiskidetasunezko ezaguera aundiyak, guztiyak maite zuten bere on izate gayez, zeren etziran azpertzen Luchi-ren ontasunen aunditasunak goratzez.