XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
-- Ekintza berriak, obetako goraberak, lan uzteak, oporketak, saldu-erosiak, sari aundiegian saltzeko gauzak biltzea, ontzien kaietako sartu-ateratzeak.
-- Gauzak tokialdatzea, oroipen agiriak, erti-lan jakingarriak, burnibide berrien astea.
-- Gaitza izan dutenen izenak, bizileku ta sendi edo familia, ezbearraren zeaztasunak.
-- Jatorria, zenbat zabaldu dan, artutako neurriak.
-- Gizon ospatuen eriotza, elizgizonak, erriaren edo gobernuaren langilleak, ildakoaren bizi-berri laburrak.
Kaiak.
-- Itxasgizon edo salerosian dabiltzanentzat on zaizkioten zeaztasunak, ekaitzak, ezbearrak, gaizkatzeak, arrantzak, lurreratze jakingarriak, kaien obetzeak, itxas-lanak.
Gañera baso, etxe ta gizon ospetsuen irudiak bialtzea on izango litzeke.
¿Nork ez ditzazke biali olako berriak? Beraz dana da gogo oneko euskaldun batzuk izatea.
¿Non ote daude? Euskeraz irakurtzen dutenen artean; ta oietakoak gaurko egunean asko dira.
Galdetu bestela
Nik uste, gutxien-gutxienez, oyen guzien artean 20.000 iyeki egingo dituztela.
¿Ta orrenbeste irakurleen artean ez al lireke aterako eun gogozko berri bialtzale? Nik uste
Oiek Euskalerria'n lan pollita egingo luteke.
¿Ta erdalerrian? Beintzat Amerika'n, Ozeania'n, Asia'n ta Afrika'n izango lituzke euskerazko albistariak, misiolari euskaldunak alde guzietan barreaturik daude-ta.
Ontan erderazko albistari guziak atzean utziko lituzkela uste det.
Gaurko egunean bertan badira Amerika, Ozeania ta Asia'tik euskeraz idazten dutenak.
¿Zer izango ote litzeke euskerazko albistaria izan ezkero?.
I.O. Kirikiño'ri.
Eskerrik asko zure erantzupen-argiarengatik.
Gogoan idukiko det.