XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Oartu zan ichua, baño ez oartuarena egin.
Egun batez, kluku-kluku, begiak erdi ichi-ta edaten ari zala oartu zan ichua, ta goratu bat batean pichara ta berarrekin jo zuan ezpañetan eta zittuan ortz guztiak ausi zizkion.
Orduzkero mutikuak al zuan lekurik makurrenaz eramaten zuan: loyik bazan, putzurik bazan... andik ichua.
Onek igartzen zuan, eta gogor jotzen zuan mutilchua.
Bein, bestetan baño ere gogorrago jo zuan.
Orduan erri aundixka batean zan.
Eta kale batetik atera-ta bestearen ertza itzultzeko zeudela, onen lendabiziko echeko pare-parean edo aurrez-aurre jarri zuan ichua, ta bat-batean gelditu-ta esan zion ichuari: -- ichua: emenche salto bat egin bearko dezu.
Pauso charra dago, zulo bat dago karrikaren zabalean-eta.
Biok batean saltoa egingo degu.
¡ Eup ichua! Saltatu ziran, bai, baña mutilla kaleko ta erriko aldik arin egitteko.
¿Ta ichua?....