XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Maitagarri.

Ernemin-ikara gozo
batez amesti danaren
ametsaldi guzietan
leñuru biziaz nager
.

Olerkariak, maita nau;
eresgilleak alaber;
ta zoritxarrez eneka
dagon biotz gaxo-lander
kupigarriak ere bai noski.
Oientzat ni beti eder
.

Ega-pitxiak.

Axonez bete ditezen
landa, basune, sario,
bertako lilitegiak
usai gozoa dario;
ta itur-amaren leyarrak
izpe xalo
eztitsu bat
gabari egiten dio
.

Maitagarri.

Izarrak Bidasoa'ren
osin baretsu-garbia
maitena duen garayan
sortzen da nere irudia
.

Erabat argitzen dira
zelai, erpin, areztia;
t'Auñamendi-magaleko
basauntz arin, bildurtia,
biziro laster jauzika urbil zait
¡Nigaz bere pozaldia!
.