XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ega-pitxiak.

Urretxindor, ipar aize,
orein, itur, izar, lili...,
atsegin-emale oiek
gure lagun dira beti
.

¡Baña goren-goreneko
laztankide
bereziya
Maitagarri, Maitagarri!
.

Maitagarri.

Askotan bidegin arren
elur-izara gañean,
nere oñatzik ez dago
ibilli naizen bidean
.

Euriyak ez nau bustitzen,
ez ere sorgin-lezean
iresten arrats illunak;
dirdira nik arratsean...
Aitormendi'ko alaba naiz-ta
lur-atzik ez det soñean
.