XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Erromeri-atsaldean
neskatil bat igaro da
nere aurrean:
gorputz liraiñ, arpegi
zuri-gorri, begi beltzak,
lorea aboan
.

Begikoa benetan, bai,
izan du lilitxo ori
nere begiak;
zor'irudi antz kuttuna,
pozik, maitekor artu du
nere biotzak
.

Bañan... gaurko edertasun
distikor ori, ¿noiz arte
luzetuko da?
¿Nork itxi nere zauria,
zorun-emale ederra
ximeltzen bada?
.