XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Argia Erriberan Mikel Bujanda.Behitegi zaharra zena ikastola bihurtu dute.
Obretarako lizentziarik ez die eman udalbatzar, baina ekimena burutu dute.
Aitorpen legalik ez du, zona
Tuterako ikastolaren historiak sei urtetako luzera du.
Ezer ez dute erraza izan ezta izanen ere.
Ideiak argi, asmoak sendo eta kemena, horietxek dituzte lanabesak.
Ez da zertan laudoriozko hitzetan luzatu beharrik.
Aski da ikastolen hasierako garaietan, orain hogeitamarren bat urte orduko guraso eta irakasleek bizi behar izan zituzten nekeak gogora ekartzea.
Bada, apostu bera da gaurko egunean Tuterako berrogeitamabost haurren gurasoek, eta hoiekin batera lanean ari diren lau irakasleek egina dutena.
Argia ikastolak etxe berria zabaldu du.
Abenduaren zortzia aukeratu du inaugurazio festa egiteko.
Erriberako hiriburuan elurra.
Argia dizdiratsuago egiteko, esanen luke poetak.
Bisitariak, bakanka, iritsi dira.
Batzuk nondik eta Zuberoatik, Mauletik.
Festa, era guztietara tuterarrena izan da.
Umeak pozik,
Boluntariedadea da Nafarroako euskararen legearen oinarri.
Argia da Tuterar hauek borondatezko zer duten erakusten duena.
Nekeak alai hartuz lanean gogor ari den jendeak piztu du Erriberako