XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Oposizio osoa agertu da Nafarroako aurrekontuak atzera botatzeko prestHB Juan Cruz Allirekin bilduko da gaur arratsaldeko bozketen aurretik
A. UNANUE /
Joan den asteko bilera jarraituko dute gaur UPNko eta HBko ordezkariek
Sozialistek atzo arratsaldean erabaki zuten Gobernuaren aurrekontuak atzera botatzearen aldeko jarrera.
PSN-PSOEko zuzendaritzak ohar baten bidez jakinarazi zuenez, aurrekontuei egindako osoko zuzenketa guztiak sostengatuko ditu gaur arratsaldeko plenoan.
Hots, IUren eta HBren zuzenketak bozkatzen badira, bien aldeko botoa emango duela.
Parlamentua lau t'erdietan bilduko da.
Aurreneko txanda IUren zuzenketarentzat izango da.
Horrek IU, PSN eta EAren aldeko botoak jasoko ditu.
HBk, berriz, ez du azken unera arte erabakiko zer egingo duen.
Maurizio Olite parlamentariak atzo azaldu zuenez,
Hori horrela izateko, HBk kontrako botoa eman beharko luke lehen bozketan, bere zuzenketa ez baita bozketara iritsiko bestela.
Bigarren bozketan oposizio guztia elkartuz gero, atzera botako ditu aurrekontuak UPN gutxiengoan dagoelako.
Herri Batasuna, bestalde, Gobernuko ordezkariekin bilduko da goizean.
Bilera iragan astelehenean egindakoaren jarraipena izango da.
HBk
Miguel Sanz lehendakariordeak atzo azaldu zuenez,
Sozialistekin elkarrizketatzeko eskaera ere egina zuen HBk, baina plenoaren aurretik behintzat ez da bilerarik izango.
PSN-PSOEko zuzendaritzak atzo jakinarazi zuenez,
Azpimarratzekoa da sozialistek orain arte ez dutela HBrekin mahai berean eseritzerik nahi izan.
Giroak bestelako zerbait adierazi arren, Gobernuak ez du uste osoko zuzenketek aurrera egingo dutenik, Miguel Sanzek atzo esan zuenez.
Lehendakariordeak oposizioaren batasun faltan oinarritu zuen UPNren
Sanzen iritziz
PSNk aurrekontuak atzera ez botatzeko beste arrazoi bat ere aipatu zuen, sozialisten zuzenketa partzialak nahiko apalak direla alegia.
Sanzen iritziz, zuzenketa horiek ez dute osoko zuzenketarik onartzeko borondaterik erakusten.
Hori dela eta, Nafarroako Gobernuak oposizioko alderdien zuzenketa partzialak aztertu zituen asteleheneroko bileran, horiek plenora iritsiko direlakoan.
Sanzek azaldu zuenez, alderdi guztien zuzenketetan
Hala ere,