XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
UDAKO GAUETARAKO BI SAIO BERRI IZANGO DIRA ETB1-EAN:
ETB1eko uda programazioak
Anne Igartiburu eta Klaudio Landa astelehenean iritsiko dira Euskal Herriko lehiakide prestuenak aurkezteko asmoz.
Joxemari Iriondo eta Ainhoa Goikoetxea, aldiz, asteazkenean azalduko dira pantailan.
Amagoia Mujika /
EZ DA ohikoa ETBkoek euren artean zerikusirik ez duten bi saioren aurkezpena batera egitea.
Hala ere, nortasun, gai eta izaera ezberdinetako saioak izan arren, Euskal herriko jende arrunta izango da udako gauetako protagonista, eta horretan
Euskal Herriko leku askotan ibili dira lehiakide prestuenen bila.
Era guztietako probak ikusi ahal izango dira astelehenetik aurrera ETB1ean 22:00etatik aurrera.
Zuzen-zuzenean, udako giro eta eguraldia aprobetxatu, telebistako plato beroak alde batera utzi eta euskal biztanleen artean nahastu dira telebistako bi aurkezle ezagunak.
Esperientzia berria izan da herriz herri jendearen bat-bateko erreakzioa jaso eta akzioa nagusi den saioa.
Gustura agertu dira aurkezleak, gustura herrikoak, eta ikusleak ere nahikoa tarte dibertigarria igaroko duela ziurtatu dute Igartiburuk eta Landak.
Goizetan grabaketa lanetan jardun dute hilabetean zehar.
Plan gogorra eta makina bat zeregin.
Hala ere, esperientzia errepikatzeko prest agertu dira aurkezleak.
Eta bien arteko konplizitatea nabaria izan da saioaren aurkezpenean.
Klaudiok ile-horiari begiratu eta
Zertxobait serioago hasi da hizketan Joxemari Iriondo, ohiko legez.
Hala ere, irribarretsu, eskainiko duten
Erreportaiak, kaleko jendearen espresioak, musika eta beste hainbat gauza eskainiko dituzte Iriondok eta Ainhoa Goikoetxeak.
Herri txikienetatik hasi eta hiri handietako jardunak jaso nahi izan dituzte.
Kaleko jendearen egunerokotasuna, nahiak, beharrak eta gustuak.
Saioak Euskal Herriko herritar arruntari eman nahi dio aukera.
Goikoetxea bere ondoan gustura ageri da.
Euskal Herriko bi errealitate ezberdin adierazten dute bi aurkezleek.
Joxemari Iriondok herri eremuetako tradizioa, kultura eta urteen esperientziak emandako jakituria.
Ainhoa Goikoitxea Bilboko hiri handitik dator eta bertako bizimoduaren berri eskainiko digu.
Aktualitateko gaiak eta askotan berehala ahazten dugun iragan ez hain urruna gogoraraziko dute
Musikak ere tartea izango du eta jende zahar nahiz gaztea bilduko da asteazken gauetan 22:00etatik aurrera.