XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
LEGEBILTZARRAK ATZERA BOTA ZITUEN ATZO OPOSIZIOKO ALDERDIEK AURKEZTUTAKO OSOKO ZUZENKETAK
EAEk Europako Batasunak eskatzen dituen aurrekontuak izango dituJuan Jose Ibarretxek adierazi du 1997. urteko aurrekontuak Europako bat-egite prozesuari lotuta daudela, eta
Oposizioak ez zuen ontzat eman Ibarretxeren asmoa, baina EAJk, EAk eta PSE-EEk atzera bota zituzten zuzenketak.
Felix Iriarte /
EUROPA hitza eta Europako Batasuna alderdi guztien ahotan izan zen atzo Gasteizko Legebiltzarrean.
Jaurlaritzako hiru alderdiek ezinbestekotzat jo zuten 1997ko aurrekontuak bat-egite prozesuarekin lotuta egotea, PPk bezala, nahiz eta alderdi honek Jaurlaritzaren asmoari
IU, HB eta UAri, aldiz, ditxozozko hitzek oroitzapen onak baino gehiago susmo txarrak ekarri zizkieten.
Juan Jose Ibarretxe lehendakariordeak jarri zituen eztabaidaren oinarriak.
Berak aurkeztu duen aurrekontu proiektua defenditzeko, esan zuen 1997. urtea
EAEk 709.878 milioi pezeta izango ditu 1997. urterako, aurten baino gutxiago aintzat hartuz gero urte honetan hainbat transferentzia hartu dituela, eta horiek hornitzeko diru partidak aurreikusi behar direla.
Hala ere, dirua aurrezteko ahalmen gehiago izango du EAEk, 2.000 milioi pezeta gehiago.
Halaber, defizit publikoa Barne Produktu Gordinaren % 0,3 izatea espero dute Jaurlaritzako agintariek.
Datu hauek, zor jaulkipenaren jaitsierarekin batera, Europaren eskakizunei lotuta daudela azpimarratu zuen Ibarretxek, eta poztu egin zen EAEk
Oposizioko alderdiek ez zuten haren poza agertu.
Ikuspuntu erabat ezberdinak erabili zituzten aurrekontu proiektua gaitzesteko, eta beste proiektu bat aurkezteko eskatu zuten guztiek.
Honakoak dira alderdi bakoitzaren ikuspuntuak, eta Jaurlaritzako alderdiek erantzun zietena.
Karmelo Landa bozeramaileak esan zuen Jaurlaritzaren asmoak Euskal Herriaren garapena oztopatuko duela, eta 1997. urterako aurrekontuak aurtengoak baino
Ibarretxeri
Hori agerian uzteko, esan zuen zerga zuzenak gehien igo direnak izan direla.
Landak marko propioa aldarrikatu zuen, eta dei egin zion EAJri marko hori lortzen lagun dezan.
Rafael Larreinak (EA), Roberto San Ildefonsok (PSE-EE) eta Juan Maria Ollorak (EAJ), erantzun zioten Jaurlaritzako taldeen izenean.
Lehenak egotzi zion zuzenketa aurkeztu izana hitzaldi politikoa egiteko.
San Ildefonsok esan zion HBk ez duela ezer eraikitzen, eta koalizioaren helburua sistema
Ollorak, aldiz, esan zion independentziaren eszenatokia sartzeak Europako helburua lortzea
Leopoldo Barreda ez zen kexatu aurrekontuak iparrerako bidea hartu omen duelako.
Bere kexka zen Jaurlaritza ez dela
Bestalde,
Barredak, behingoz,
PPko kideak, gainera, 1.000 milioi pezeta eskatu zituen lanbide heziketarako.
Berak uste du Jaurlaritzak ikastolen zorra barkatu ez balu, posible litzatekeela lanbide heziketarako diru gehiago izatea.
Larreinak, erantzunen txandan, esan zion PPk ez zuela osoko zuzenketa aurkeztu behar, asmoaren ildo esanguratsuenekin bat zetorrelako.
Halaber, urtero gauzak aldatzen direla azpimarratu zion, baina horrek proiektuaren sinesgarritasuna ez duela kolokan jartzen adierazi zuen.
Ollorak ere lege asmoaren sinesgarritasuna aipatu zuen.
Javier Madrazori ez zaitzaion batere gustatu Ibarretxeren diskurtsoa,
Hala ere, tamalez, beste bide bat hartu du, Maastrichtek eskatzen duena.
Sarrerak gastuen kopurua gainditzea datozen urteetako helburua izatea, Ibarretxek esan zuen bezala, arbuiatu zuen, halaber, IUko kideak.
San Ildefonsok esan zion IUren helburuekin ia bat zetorrela, baina enplegua aberastasunaren ondoren bakarrik etorriko dela ohartarazi zion, Madrazoren iritziaren aurka.
Ollorak, aldiz, adierazi zion datu ekonomikoak urtez urte hobeak direla, eta horrek bakarrik berma dezakeela datozen urteetako enplegua.
Raul Reyeroren kezka nagusiak Arabako Foru Aldundiaren aportazioa eta Jaurlaritzako alderdien abertzaletasuna izan ziren.
Lehenari buruz kexatu zen, diputazioek, eta Arabakoak bereziki, gero eta gehiago aportatzen duelako.
Uste du, gainera, Foru Aldundia
Iñazio Oliveri salatu zuen ikastolei zorra barkatu dielako, eta Mari Karmen Garmendiari
Ollorak errieta egin zion UAkoari, eztabaida esparru pertsonalera eraman zuelako.
Ollorak, izan ere, uste du, eta hala esan zuen, UAren programa bakarra Araba dela.