XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
ALBANIA
Sozialistek Ilir Meta proposatu dute lehen ministro izatekoILIR META gaztea izango da ziur aski Albaniako hurrengo lehen ministroa, atzo bere alderdiak
Aurreko gobernuburuak, Pandeli Majkok, herenegun utzi zuen kargua, alderdi sozialistako buruzagitza lortzerik izan ez zelako.
Metaren alde egin zuten sozialisten buruzagitzako 68 kidek eta beste 45ek Tiranako poliziaburu Makbule Cecoren aldeko botoa eman zuten.
ALEMANIA
Alemania Demokratikoko azken estatuburua, akusatuen aulkianALEMANIAKO Errepublika Demokratikoko azken estatuburuaren, Egon Krenzen, eta beste bi agintari ohiren aurkako zigorrak berriro aztertzeari ekin zion atzo Auzitegi Gorenak.
Krenzi sei urte eta erdiko zigorra ezarri zioten 1997an, Ekialdeko Alemaniatik ihes egin nahi zuten lau lagunen hilketa dela eta.
Krenzek 1989ko urrian ordezkatu zuen Erich Honecker liderra eta bere agintepean ekin zitzaion erreformari.
FRANTZIA
Etorkinen kanporatzeak ugaritu nahi ditu ChevenementekFRANTZIAN egoteko baimen ofizialik ez duten etorkinen kanporatzeak ugaritzeko eskatu die Jean Pierre Chevenement Barne ministroak prefetei.