XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
2.7. Azken oharrak Azpimarratu nahi genituen oharrik gehienak esanda daude.Hala ere, ez pentsa hemen idatzitakoari jarraitzeak bakarrik idazle bihurtuko zaituenik.
Idazlea praktikak egiten du, irakurtze eta idazte lanak batik bat: horixe duzu garrantzizkoena eta ez dago horren ordezko deusik.
Hemengo oharrok
Egon ere, badaude beste ohar asko ere egin nahi genituzkeenak, baina orduan urrunduko ginateke lanari paratu nahi izan dizkiogun mugetatik.
Esan behar da, adibidez, ideiak ez direla ezezka eman behar eta ahal den neurrian baiezkoak erabiliko direla, iritzi pertsonalak baztertzeak
Baina ez gara horietaz arituko.
Laburtzeko, bada, gogora itzazu orain arte esan ditugunak: estilo arina eta argia aukeratu; ideiak pasarteetan berezi, ideia bakoitzari pasarte bat emanez; pasarteek, normalean, esaldi bana baino gehiago behar dute; azkenez, esaldiaren zatiak komak, marratxoak eta parentesiak erabiliz bereziko dira.
Esaldiaren barnean biltzen duzuna modu askotara aberats dezakezu: hitzak aldatuz, sinonimoak eta erabiliz; sintaxia bera ere aldatuz; esaldiak, bigarren mailako elementuak sartu ondoren, apainduz eta aberastuz; sintagma ere luza dezakezu:hiri hura ederra zen
han ikusten zen hiria ederra zen
han ikus zitekeen hiri hura ederra zen
han ikus zitekeen hiri handi hura ederra zen
inguru hartan ikus zitekeen hiri handi hura ederra zen