XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Egiazko jakintsua zen eta haren paperetarik ageri du erran guziak, aintzinetik zilatuak zituela.

Haren ithurriak ziren: eta bertze frango.

Eskualzalekilako eskutitzak

Mila bederatzi ehun eta zazpiko urtharrilean Aita Joanategi Lazkanotik joan zen Ahurtiko seroretarat (dio Aita Xavier-k) eta aite maite horrek Azkueren hiztegi handia hartu zuen berekin.

Daranatz jaun apez adiskideari hitz bat igortzen dio: zenbeit aitekin ari dela eskuara zilatzen eta Azkuek ahantzi dituzken hitz batzuen biltzen....

Hortarako Azkueren hitztegi handiaren beharra litakela.

Beharba eskualzale jaun batek, lana truk, eman liezakegula zonbeit urtheentzat....

Igortzen dio Daranatzek berak Azkueren liburu bat hitz hauk dauzkana:

Hamalaueko Maiatzaren 31-an Daranatzek berritz Aita Javieri: hiztegi berri baten behar handia badela Eskual-Herrian.

Azkuek eskuaratik erdararat egin baitu, zuek behar zinukete erdaratik eskuararat egin.

Bi urtheen lana liteke, inguruan dukezun laguntzarekin.

Argitaratzeko dirua errexki atxemanen da, eskualzaleen ganik.

Azkueren bertze bi hiztegi igorriko dauzkitzut.

Badakit lanez ithoa zarela; bainan, zu gidari, has ditela aita batzu.

Othoi!.

Daranatz jaun apezari ihardesten dio: harritua izanen dela haren galdeaz bainan onhartzen duela, berari gustukoa zaiolako eta eskual-bilkurentzat gai on bat izanen delako.

Hasiko gare beraz, lan-arte guziak hortan iraganen ditut....

Egia erran, lan hortarako ezin hobekienean gare: eskual-herri guzietarik badirelakotz gure artean.

Hamazazpi baziren Baxenabartarrak eta bertze hainbertze Gipuzkoarrak; hamar Lapurtarrak, bortz Nafartarrak, bat Xuberotarra.

Ezta harritzeko Mathieu jaun apezpikuak erranik, grekatarrek egin zuten koine hura Belokekoek ari zutela egiten....

Uztailaren bortzean Azkue-ren bi hiztegi igortzearekin erraiten dio Daranatzek Abbadie jaun Superiorari Harrieten hiztegia galdetzeko.

Ez dio Azkueri eman izan nahi.

Bainan orai Harrieten obraren argitaratzeko mentura galdua da eta zuen lanak ez dio gisa guziz kalterik egiten ahal.