XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eskerrak ene amari (Arbona-Katalieneko alabari) bigarren aldiko erakutsi dautalakotz eskuara, hamahiru urtetan, apezteko gogoa piztu zaitanean.

Eskerrak ere, ene eskual amodioa Jainkoaren amodio bakar eta osoraino abiarazi duen Uztaritzeko apezari.

Ni zuen arterat hautetsiz, jaunak, Beloke nahi izan duzue goretsi: Belokeko eskual-bideaz nitzaitzue beraz mintzatuko.

HITZ BAT AINTZINEKOEZ

Lehen hiruak

Hortarako aipatzen ahal nituzke etxe hau egin duten hiru lapurtar apezak.

Ez dire gain huntan Eskuararen zaintzeko elgarretaratuak; bainan hiruak Hazparneko misionest-etxetik heldu ziren, hiruak eskualdunak ziren errotik eta bereziki eskualdunentzat ari: Iduritzen zitzaitan, zion Aita Bastres Senpertarrak, zerbeit bazela eskas gure Eskual-Herri on eta maite hortan .

Aita predikariak

Aipatzen ahal nituzke ere, larogoi ta zortzi urthe huntan, Belokeko aitek, herriz herri predikari, bihotzetan erein dituzten eskual-hitzak.

Xuberoan errepikatzen dute oraino Aita Odilon xaharraren erran hau: Ezta herri hain aingerurik nun ezten han debrurik, ez-eta herri hain debrurik nun ezten han aingerurik.

Garaziko saltzaile zonbeitek ez dukete, agian, ahantzia gure aita Arnaud bolboraren atheraldi hau: Gainetik kiloa, azpitik ziloa.

Anaiak edo frerak

Aita predikariez bertzalde, baliteke anaiez edo frerez zer erran.

Jainkoari eskuaraz mintzo, hoitarik zenbat den ixilka saindutu eta saindutzen.

Azkenik bertze munduratua: Fr. Luis Bereziartu Olaberrikoa.

Berak zionaz aski kokina zen gaztean.

Lan gutiegi egiten zuela aitu zitzaion Aita Gariador eta harek: Xardina jan, xardina jan.

Xahartzean zenbat aldiz ez dugu ikusi bere gelan, arrosorioekin debruari mehatxuka: Debru mekanika, irri egin duk lehen nitaz, orai nik egiten diat hitaz.

Hiltzeko bezperan, Testamendu zaharrekoen zuhurtziarekin egin zautan: Hau ikusi dut ene bizian: zuzen dabillana laguntzen du Jainkoak.