XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Apez saindua zen ordukotz eta bazoan elizarat argia gabe.

Gorri errabiatu batek nahi izan zion joko tzar bat egin.

Eliz-aintzinean den burdinezko hura kendu zion, zilorat eror zadin.

Biharamunean Jaun Erretora eliza-rat doalarik dei batzu entzuten ditu: emazte bat zilorat eroria.

Emazte hura goizik abiatua zen mez-aintzinean kofesatzeko eta hain xuxen emazte hura gorri haren ama...

Kantaria zen Aita Joanategi.

Berak kondatua du Adorazionetan zabilala eta Dartayeten Magnifikata kantatzen zuela gogotik.

Gero kartetan apez lagunekin.

Adorazione batetarik, ilhunpean, sartzen zen batez bere buruari erran zion: Zer ari naiz, ezta hori nik amestu bizia fraidetu behar dut.

Osoki fraidetu zen eta lehen urtean hamar ta zenbeit kiloz mehatu.

Bere buruarentzat garratza zen, bainan bihotz zabalekoa.

Zer zioken Latsaberriko Joanesek bere moldatzaileaz ez dakigu; moldatzaileak aldiz zer zion fraide berriaz bai: Hemezortzi urthe ditu.

Bere eskola guziak bururatuak ditu Larresoron.

Bethi lehen sariak ardietsiak ditu.

Halarik ere aphala da eta lañoa.

Othoitzerat biziki ekharria da, eztia da eta jitez dener idekia.

Atxik dezola Jesus Jaunak osagarri ona eta bilakatuko zaiku fraide on ona.

Ixturitzen eta Itsasun bien sor-etxeen ikusten izan naiz.

Aita Joanategirena, Chelaitoa, Ixturitze kasko-kaskoan da: handik zer bazter gizen alai eta zabalak, urrunean mendi urdinak, pentzen erdian eliza xuria.

Latsaberria ere gain gainean da, bainan mendi-harroken artean: handik bi mendi kozkorren arteko erreka baizik ez ageri, erreka zolan ibaia trumilka joaki.

Harroka zilo hortarik zeru alde baizik ezin begiak luza.

Apeztu orduko Tivoli-rat igorri zuten Aita Xavier, eskola handietan ibil zadin.

Burua bortxatu zuen eta gogoa Latsaberriko erreka iduri bilakatu zitzaion.

Bizi guzian gaitz ezin-sendatu bat izan zuen, begiak zerurat atxikiz gainditu eta deneri gorde duena: iduritzen zitzaion bertzek bazakitela edo bazakiketela gogoan zuena, gogoan zuen guzia.

Garbiaren garbiz bihotza garbi bilakarazteko grazia... izigarria.

Ixturitze-Chelaitotik zenbat pentze-lore ageri....

Aita Joanategik liburu frango egin du.

Latsaberriko harroketan aldiz lore guti edo batere....

Barneko minak jana, ez badu Aita Mazondok libururik egin, nor harri?.

Alta! erreka-zolan, zer ur nasai eta garbia, haren bihotz barnean zer eskual-amodioa.