XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

JOSE PAULO ULIBARRI'REN GUTUNAK.

1823'AN EGIA BIZKAI'KO SINDIKUARI EGIN ZIONA.

Besterik ezian, zatika-zatika eta astiro-astiro bada be, aurrera goaz Ulibarri'ren Gutun Liburua argitaratzen.

Besteak beste, Aldizkari onek beronek emon deuskun tokiari eskerrak.

Altube'tar Sebero (G. B.) zanaren omenez Euskaltzaindiak Gernikan egiteko asmoa eukan batzarrerako gertatu neban au, Egia Sindikuari egin zion au 1823'an beste eskutitz bat gertatu neban bertan irakurtzeko Ulibarrik Altubeko Peru jaunari egin ziona 1830gnko Bagillaren 27an beste eraen batean argitaratuko dogu.

Orain emoten dogun eskutitz au, Gutun Liburua'ren 19-25'garren orrialdeetan dago, Ignazio Echevarria'ri egin zionaren urrengo, eta onen erantzunaren aurretik.