XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
SATR.: Zer derizkiozute bada? Baionakoakin?.
DANOK:
ZAT.: Txillardegi bera ere... azken alde ontan... lotzeko aldekoa.
MITX.: Ni ere literatura zaharretik t.a. lehengora noa... baina ez da eragozpena.
Utzi dezagun... Baionakoa.
LAFITTE: H galdua hemen orain.
Lehen... hori ez da arrazoina.
Irakurtzaile zaharrak hil dire; gazteak (hauek salba behar badute), ez dute irakurtzen.
H galtzen ari da: konsonante ondoren ken... eta bai bokal artean ere... Ustaritzen... Baigorrin, eta itsas-egian ere.
Eskuara ere... hiltzen doa.
Nunbait salbatuko bada... hemen izanen da.
Beraz, danok saia behar ginuke hemengoaren alde... hangoak eta hemengoak.
Nik ez nuke H sartuko hemen.
Han, erraiten dugunez....
Gu hiltzera goazi... hiltzera doan ontzi bati ez lotu: behar bada ni... ez dut esperantzarik bihotzean... hemendik behar da.
CHARRITON: Ni ere bertze aldekoa naiz... han ere ba da gazteen eta zaharren arteko parabola.
Hemen bezala, han ere, biolojia partetik... H aldekoak arrazoi baidute... ni ere h aldekoa naiz.
ETXA.: gazteak uste dute ahalgo dutela h sartu; guk ez degu uste.
Ez itxi aterik elkarri.
Batzuk eta besteak... segi.
CHARRITON: Bideak ez dira trabatu behar.
Askotan... zaharrak bideak trabatu dituzte.
SATR.: H, eskandalorik gabe sartu behar litzake... bere neurrian... lehen ere agertu izan dira olako artikuluak.
Bere neurrian ongi da.
ETXAN: Ez dut esan... eskandalorik sortuko danik... baizik gauza zaila dala.
FZ. SETIEN: Ni ez naiz
S. M.: Baita beste faltak txukuntzeko ere... ortografiko eta morfolojikoak....
ETXAN: Ez dut esperantzarik... erriak artuko balu... uste dut kaltegarri izango dala... orregatik ez artzea obe.
Erraza ezbada, ez da... bestela engainua da... batek idatzi eta gero besteari eman h ipintzeko... erraza ezbada, utzi dezagun.
MITX.: Aita Alustiza-k esan digunez Elizako itzaldian (goizetik Ama Birjiñari egin diogun Agur-otoitzean) Ama Birjiñak bedeinkatzen ditu gure batasunerako asmoak eta ekintzak... eta goiko laguntza eta graziakin... goazen aurrera H kontu ontan.
Emen ere Baionako erabakiak arturik... pausoka gauzak egiteko asmotan.
H. bi bokal berdinen artean beharrenekoa (tableroan).
Xub.: ahari, Eibar: adari, gero: aari, orain: ari... garbi dago antziñatasuna zeinek duan.
Inoiz behar bada, olakoetan.
50 itzetan ola eginaz batasunerako pauso ona egina legoke.
H bi bokal ezberdinen tartean:
Ortik datorkigu argia silabak bereizteko.