XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Egia al'da, aitona, gure baratzan urrea dagoala?

- Urrea?... Zergaitik diozu ori, ume?

- Lengo egunean aitak ala esan ziran, gure baratzako lur azpian urre asko dagoala gordea.

- A... bai! - esan zion aiton zarrak txapela okertzeari utzi gabe, pixkaren bat estutzen zanean egin oi zuan lez.

- Aberastuko al'gera, orduan, aitona?

- Aberastu, ume! Ez al'gera ba aberatzak!

- Automobilik ez degu ordea, Xabier'en aitak bezelako automobil gorri aundia nai det nik!

- Bañan osasun ederra bai ordea, jatekoa ere bai, ta lur ederrak alboan...

- Eta urrea, aitona, urrea?... Gauz asko erosteko urrea nai nuke nik!

- Entzun, ume... Zortzi aldiz eskuetako amar biatzak ainbat urte ba'ditut eta egunero-egunero urre biltzen ari naiz mutil-koskorra nitzan eskero...

- Eta zergatik ez du dana batera biltzen?

- Ezin liteke... Eta gañera: zer geratuko litzake zuretzat nik dandana bilduko banuke?

- Gorde, nonbait gorde ta onela betiko izango genduke urrea!

- Ara ba or, ume: Jaungoikoak lur azpian gorde du ta merezi deguan neurrian ematen digu urrea.Or ez du iñork ostuko...

- Eta zergatik ez dio beorrek geiago eskatzen?

- Ez da eskatzea, ume, merezi izatea baizik.

- Eta ortarako zer egin bear da ba... Nik egingo nuke!

- Lana! Zu txikiegia zera egiteko oraindik, egingo dezu gero.

- Eta lan egin gabe ezin al ' liteke baratzatik urrea bildu?

- Alperrak langileak ainbat urre bildu al ' balezakete, nork landuko luke lurra, nork asia zabaldu, nork igali ta barazkiak bildu?

- Iñork ere ez! Ez litzake bearko!

- Eta zer jango genduke!...

- A! Ez dakit, bañan urrea ez da jaten, e aitona!

- Ez noski. Ta gure lurreko urrea, arto, gari, igali ta barazki biurtu ta urteten da. Danak urre ori bilatuko ba ' luteke ez litzake ludi au ain oker ibiliko.

- Orduan nik ere lurra lantzen ikasiko det, e!, aitona?

- Bai, ume, ta biziro aberatz izango zera beti.