XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ezin dagilla egundo iñok jaurrtin geure buru ganera, Zamakola andijak bere gixaldiko bizkattarren kaltez bota eban agiraka samiña: ¡Bizkaya, Aberri laztana, zeure egunak amattu dira, ta zeure semiak eurak iraildden zabe! ¡Orduban bai ixango geunkela aztun geure il-obi ganian ondorengo gixaldi zindo danen gaizteskunde ixugarri ta mingotz au: Gixon deunge arek, noski esango leukie, Amea ilañik ikusiarren, ez ziran ezer arrminddu, ez eben ezer egin bera osatuteko, ta irri barre itxusi-itxusi bat bere aurrian egiñik, aldendu ziran beragandik, euraen griña zittalak asetzen ebezan bidietan ibiltteko.

¡A! ¡duinge zantarrak eta duinge zantarrak! ¡Jagiko alda aberrtzale arrtetik etxe-arerijo orrei lepasur diru-aurrian duingero makurrtu ori zigorr gogorraz auzi ta trisketan dautsenen bat! Orren okerrez, atsebakotu gadixan Aberrijaren atze baga-aldijetan, eta atseginez bete gadixan bere atsegin-aldijetan.

Atzenez, laketu bekit gaurrtxe agertzia aintxiñatxu egin neban idazkun txiki bat.

Egun onetan irakurri dot Jel'en zenbaki baten Arana eta Goiri'tareuzkozale barrdinbakuak idatziriko Conócete a ti mismo ixentzat daruan idazkun ederr ta bikaña.

Asko poztu nau, bere edozetariko beste idazkun danak lez, ta goguan sarrtu yat EUZKADI'ra bidaldutia neuk be aldi atan (Errdelerrijan ikaslari nintzala) idaztu nebazan iru-lau lerro, Unamuno barregarrijaren kaltez barre egitteko neure aberrkide ta euzkeldun batzukin.

Uarrtu bedi, ez nengijala nik orduban Bilbotarra zala Aberrijaren iraintzalle ori.

Ona ba emen attatu dodan lana, ezerr aldatu-barik, beñolan urrten eban lez.

EUZKEREAREN ALDEZ.