XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ameari seme dan danak, senduak eta makalak eurak gexo-aldijetan lagundu biarr dautse-ta.

Onen ganez, ni bestatariko araso nekez arrtian nabil, eta neure zoritxarrez, neure guraz ixan ezarren, ez daukat idaztirik onelango lanak biarr litxakian lez egitteko; baña onek eta orrek eta beste onango gauzeak be ez daustela guztiz eragotziko ustetan dot gixu laburren batzuk eskintzen neure Amearen pizkunderako.

¡Donetsija benetan bere Amearen onez nekatzen dan semia! Ezetsi ta gaiztetsija barriz, Amea gexorik ikusiarren, jaramonik egin barik bere bide ziztriñetan aurrera jarraitzen dana edo darraña! Ez gadixan geu onetarikuak eztan be ixan.

Guztijok, euzkotarr mattiak, aberrtzaletu gadixan, guztijok bat egin-dagigun, eta bakotxak bere alean ekin-bedi Euzkadi'ren aintxarako.

Itz onen bittartez, irakurrle mattagarrijak, egitten dot neure sarrkundia EUZKADI-ingurrijetan.

Aurrerantsian, Jaungoikuak gura ba-dau, ixan leike noxian-beñ zelan-alango idazkunen batzuk euzkeraz edo errderaz idaztia, EUZKADI'n bertan argittaldu dedixan, bere arrteskarijak orretarako duñak dirala esten ba-dabez.

Ez dakit onddiño selango azazkundia emongo dautsedan idazkun onei, baña beti ixango dira, bilddurr barik, Euzkadi-mattetasunaren inddarrez neure buruban sorrtu ta errniak.

Nik asko-asko egin gura neukela Aberri laztanaren aldez eztaukat esan-biarrik; au dala-ta be, neure indarr apurrak ondo dezaudaz ta bai-dakit gauza andirik ezingo dodala egin.

Amaganantz azaztan
Adimen-inddarra,
Arerijoen kaltez
Beso ta bularra

Begi-aurre dogula
Ikurritz bakarra:
¡Gora! geu- Jaun-Goikua
Eta Lagi-Zarra

Geyago be baidakit: oraintsu irakurri dodaz (adizkide ta euzkeltzale andi bati eskarrik asko) gaurr-arte argittaldu diran EUZKADI'n en zenbakijak, eta bertako idazkun ederrtasunez betien artian, bai-dakust neure txatxarrak ixango dirala arian illundija langoxia argijaren albuan: augattiño be ez naz atzeratuko.

Aintzau daigun anayak
Aintzau Aberrija
Euzkadi Ama laztan
Zinddo ta garbija
.

Bere aldez ipiñi
Daukagun guztia,
Seme onentzat da-ta
Gottiko onestia;