XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Soraluze ASI GAITEZEN. (...). Ez bat ez bestea, Kirikiño.Alperkeri piska bat, besterik ez.
Gaur bigarko, bigar etzirako, beti utsi ta utzi... orrela bukatu zait igesko urtia.
Orra Kirikiño, nik nere erruaren aitorpena egin.
Barkatuko ote diazu? (1).
IDAZLE BERRIYA. Nere ixilluna dala-ta, nor dan eztakigula, euzkel-idazle berri bat sortu zaigu uri ontan
Bere lendabiziko zirikadak gogoan ditugu oraindi.
Aspaldian ez degula idatzi, Jel-batzokiyan ez dala
Eta egiya esaten zigun.
Orain baña guziz ernaitu dira Soraluze'ko abertzaliak ta aspaldin euki duten nagikeriya jaurti eta aberri-aldez lanean gogotik asi dira idazle berri onen zirikadak dirala-ta bide, ta ez degu beste biderik berari esker bereziak eman baño.
Zorionak
ANTZESKIZUNA. Atseginkorra guziz izan zan igandean gure batzokiyan ospatu zan antzeskizuna.
Beti bezela, batzoki-areto edo saloya aundia dan arren ordubete aurrez gonburuz dana bete zan.
Abertzaliak beren sendiekin eta abertzaliek ez diran beste gizon prestu asko ere antxen ikusi genduzen gure antzeski-jayetarako duten zaletasun aundiyagatik.
Bederatziyak laister zirala asi zan antzeskizuna lendabizi antzesturik guziz egoki eta ederki
Beragatik ezin genezake utzi beren izenak agirira atera gabe: Iriondo'tar Miren, Garmendia'tar Modeste, Arluziaga'tar Elade, ta Arzuaga'tar Koldobike neskatillak eta Oregi'tar Errupa, Olaetxea'tar Albontsa, Laskurain'tar Timota, Izagirre'tar Jon, Garmendia'tar Erraimunda mutillak izan ziran ain ederki igandean antzes-lana egin zutenak.
Eta Lete'tar Iñakitxo'gatik zer esango degu? Mutiko auxe bai benetan begiko izan zitzaigula.
¡Zein bigun ta egoki iruditu zigun
Azkenean
Onetan Olaetxea, Aldazabal, Etxebarria ta Garmendia gorengo mallan egon ziran erakutsiaz lan onetarako duten trebetasun aundia.
Txalo aundiakin goratua izan zan beren lan ederra.