XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

2'na.

Ogibide arauzko erki ontako Nagusi-Langilleen erakuntza onela osatua izango da: 1'go taldeko.

Epailaritza osatuko dutenak: Jatetxeak, bere iru saill abekin: mai-serbitzari, sukaldari eta ardo gutxi edo asko saltzen dutenak; Janari Salerosketa; zer-nai gai darabilkin salerosketa, bere Salerosketa eta Gintza Ajenteaz; Idazkolak eta Ziur-Bazkunak; Aldundi eta Udalaren mendeko gaxo-etxe ta zoro-etxeetako gaxozai eta iaosagilleak; Agintaritzari ez dagozkion ola, gintza, gaxo-etxe eta osakoletako iaosagilleak; kokolo, Goxotegi eta beroein antzeko gintzak; Agintaritzari ez dagozkion Diruetxeak; eta larru-gintza, bere mekanika-eragintza, larruondu ta ubel, eta gertutze ta esku-lantze saillagaz.

2'en taldeko.

Epailletza osatuko dutenak: Eraikintza, bere saillak diran, Gintzak, Langintzak eta Latoimegintzaz; Erri-Lanak; Meatz-gintza; Tximistgintza; Karebeltz Olak; eta Tresna-gintza bere Igitutako zerratokiaz.

3'en taldeko.

Epailletza osatuko dutenak: Erti-Zuriak, bere saillak diran Galleta eta Zuku-oreaz; Idazkertiak, bere saillak diran Irarkola ta Lantegiak eta Izparringi Irarkola ta Lantegiak; Gurdi-gintza: Erriarendako Ikuskizunak; Iringintza eta Errotak; Kimia-gintzak, bere sallak diran Kimikiñ Usaitegi eta Sendakintza Laguntzalleak; Okintzak; Bizartegiak, gizasemeendakoak eta emakumezkoendakoak bereizturik; Atezaiak; Irarriak (periodistak); Landari dagozkionak; eta Robla, Vascongados, Santander-Bilbao, Bilbao-Portugalete, Triano, Burnibideak, Epailletza onen barrunean Bilbao-Lezama, Luchana-Munguía eta Funicular de Artxanda diralarik.

4'en taldeko.

Epailletza osatuko dutenak Itxas-Eramanekarriak bere saillak diran Itxas-Eramanekarriak, Zamatu-zamatugetzeak; Arraintza ta Gabarrak; Lur-Eramanekarriak bere sallak diran Igitutako-Erakarteak, Odolezkoak, Zama-zamagetzeak ta Burnibide Artuemanak; Tximistgurdiak; Eun-gintzak; Burnigintza, Metalgintza eta beroiengandik datozenak; Gintza Zai, Begirale eta Atezaiak; Ingeniero-Laguntzalleak, Marrazkilari eta Ola-Maisuak, eta Meatz eta Burnimetal Olak.

3'en.

Lengo zatian aitatzen diran lau Lendakariak Lan Zaingoko Burukideak izendatu ditzala; gai oneri buruzko 1931'garrengo azaroaren 27'ko legearen 18'gn. atalak dion bezela.

4'na.

Epailletza abek sortu erazi ditun legeak eta gaur indar duten gañarantzeko lege aginduak ezartzen dizkioten bideetan ibilliko beraiek.