XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1'go. atala.

Lenengo atalak aitortzen zuan epeak bost eguneko luzapena izan beza.

Argitalpen au Euzkadi'ko Agintaritzaren Egunerokoan ezarria izango dan egunetik aurrera alegia.

Euzko Jaurlaritzaren agintepean diraun euzko-lurraldean arkitzen diran notin eta Bazkun guziak ona zer egin bearko duten: oretan edo diru biurtuta daukaten urrea, atzerriko dirua, eta mota guzitako atzerri-ogasun-paperak eman.

Baita Atzerriko Saleroste Etxeren batean artuemanean darabilzkiten españar-ogasun-paperak ere naiz bereak izan edo gordetzeko artuta euki, eta lurralde artan arkitu.

Eginbear onen mendean arkitzen dira baita ere atzerritar ez diran notin beroiek, zuzenean edo bitarteko notin, Bazkun edo Diru-Etxeren baten bidez, atzerrian dagon Diru-etxe edo Diru-Etxe ordezkoren batean, oretan edo diru biurtuta daukaten urreari buruz.

Orobat, mota guzitako atzerri diru eta ogasun-paperei buruz, eta atzerriko Saleroste-Etxeren batean artuemanean darabilzkiten españar-ogasunei buruz.

Onelakoetan, aitatu diranak eman bearrean, beroien jabeak bezelaxe daude bitarteko diranak, Euzko Jaurlaritzaren agintepean dagon lurraldean arkitzen badira.

Agindu onen mende dauden urrea eta ogasun-paperak Eusko agintepean dagon lurraldean edo Euzkadi'z kanpora arkitzen diran Euzko Diru-Etxeetan gorderik badaude, gordetzalleei dagokie beroiek ematea.

Gordetzalleak au egin ezkero, jabea azke litzake.

Baño erantzun bearrez bere burua garbi gelditu dedin, egitekoa betea izan ote dan jabetu bedi.

Oietako ogasunak atzerrian eta atzerritar Diru-Etxetan gorderik badaude, berriz, Euzko-Agintaritzapean dagon lurraldean arkitzen dan jartzalleari dagokio beroiek ematea.

2'gn. atala.

Agindu onekin zer ikusi duten guziak urre, diru eta ogasunak españar dirutan ipintzera bearturik arkitzen dira, gudak diraun bitartean.

Laurlekoetara biurtze au onela egin bedi: urretan eun laurleko eman eta paperetan 328 jaso.

Dirua trukatu bear danean, Euzko Jaurlaritzaren Ogasun Zaingoak emango duan truke-arauz.

Ogasun paperak badira berriz, dagokien Laterrian artuemanak egin ziran egunean indar zuan truke-arauz.

Urrea edo atzerritar ogasunak dauzkanak, lenengo atalean aitatu dan epean, nai balu laurlekoak jasoko lituzke, edo bestela, utzi duan balioaren garanti-agiri bat emango litzaioke.

Aitatutako epean aukera egingo ez balu, garanti-agiria jaso bearko luke naitanaiez.

Atzerri diruari ez dagokio aukera biderik.

Diru-Etxeak aukera erabilli al izango, dute jabeen edo uzleen idatzitako baimena dutenean.

Bilbao, 1936'gn. azaroaren 7'an.

Ogasun Zaingoko Burukidea, DE LA TORRE'TAR ELIODOR.