XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Baita ere, bide zabalaren gañean joan izan oi diran gurdi guzientzat bultzagarri berdin bat, aukeratzea, eta bide zabal eta bide estuak alkar jostea.

Batzorde onek, bere ikaskizunak amaitu ondoren, eraikitze lanei buruz ausnartutako asmoa azaldu zuan.

Asmo au, 1933'gn. Garagarrillaren 29 garreneko Legeak agintzen zuan lez, argibide baten gai izan zan.

Baita Burnibide Goi Batzordearen argibidearen gai ere.

Eta 1934'gn. Otsaillaren 29 garrenez emana izan zan aginduak, zeatztasunez baietsi zuan.

1934'gn. Epaillaren 16 garrenez aitatutako Batzordeari beste Batzorde bat erantsi zitzaion, lan asmoa mami biurtu zezan.

Eta lanean asi ziran asi ere.

Batzordea, ber-sortu erazi zuan Oroaginduak era onetan tajutua izan zedilla zion: Erri-Lanak Zaingoaren izenean, iru ordezkari, oietako bat, Burnibide Ikaskizun eta Eraikitze Burutzako 1'go edo 2'gn.

Burua izatekotan.

Bilbao'ko Kai Eraikitze Batzordearen izenean, ordezkari bat; Aldundiaren izenean beste bat.

Bilbao'ko Udalaren ordezkaritzaz jantzitako bi lagun.

Eta bost ordezkari burnibide bazkun oietatik: Compañia Ferroviaria del Norte Vascongados Santander Bilbao Bilbao Portugalete eta La Robla.

Era onetan tajututako Batzordearen eginkizuna eta eskubidea eraikitze lanak, gai abentzat ipiñiak daudenak beste esirik gabe, zer-nola egin ditezken adieraztea zan.

Oroagindu aretzaz egin degun azterketak argi aski azaltzen du iru Zaingo ordezkariak, gaurkoz Bilbao'ra ezin etorri ditezkela: Madrid'en bizi bait-dira.

Eta beroien arteko norbaitek Lendakaritzaz jabetu bearko lukela ere idatzia izaki gero.

Compañia de los Ferrocarriles del Norte'ren ordezkaria ere, ezin Batzarretara etorri al izango litzake: Laterriak artuta arkitzen baitda Bazkun ori.

Alkar-jostun Batzordea, Erkalaren eta Bilbao'ren onerako sortua dalarik, bearrezkoa zaigunik ezin uka.

Osatu dezagun bada, Laterriari eta Norte Bazkunari dagozkion ordezkarien utsuneak Euzko Jaurlaritzari deritzaion eraz beteaz; erkiko gañerantzeko burnibide guziaz baliatzea bere esku artu duan ezkero.

Adierazi ditugunak dirala-ta, Oroagindu bat berealaxe bete eraztea naitanaiezkoa da.

Egin eta bete-erazi dezagun.

Laterriak erabaki zuana alde batera utzi gabe orratik.

Ona, Erri-Lanak Burukidea aurkezle izanik, Euzko Jaurlaritzak ematen duan Oroagindua: Lenengo oñarria.

Aurtengo Epaillaren 26 garreneko Oroaginduaz Erkalaren Erri-lanak Zaingoak sortu-erazi zuan Burnibideak alkar-jostun Batzordea, Euzko Jaurlaritzaren mende izan bedi aurrerantzean.

Bigarren oñarria.

Oraingo zer-nolak diralako, Erkal Erri-Lanak Zaingoaren ordezkaritzaren utsunea nortzuk bete, Euzko Erri-lanak Zaingoak erabaki beza.