XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bakio'ko Udala IRAGARKIA

Datorren urterako zenbatkostakoa eta zergak jasotzeko arauak ill-onen 6 garreneko batzarrean ontzat artu zituan Udalak.

Gai diran zortzi egun bitartean agirian arkituko dira.

Eta egun oietan ezezik beste zortzi geiagoan egokiak diran zuzen-eske edo oarrak egin al izango zaizkio Udalari.

Bakio, 1936'n. lotazillak 8.

- Endorea, Oraindi'tar Lander.

Sondika'ko Udala IRAGARKIA

Lur gintza eta salerosketa zerga ordaintzalleak jakin bezate auxe: Aurtengo bigarren seillabeteari dagokion nork bere gogozko zerga-ordainketa, ill-onen 15'etik 30'era bitartean egin al izango dala.

Illaren 10 garreneko batzarrean onela erabaki zuan Udalak.

Aitatutako egun epean eta oi diran orduetan jaso ditzateke zerga-ordaintzalleak uri-idazkaritzan, dagozkien agiriak.

Oar, esan bezela egiten ez dutenak Aldundia'rekin izango dute zer ikusi.

Beronen ajenteak, beartuta jasoko bai dituzte ordaindu-bearrekoak.

Sondika, 1936'gn. lotazillak 12.

- Endorea, Orozko'tar J. C.

AGINDUA Datorren urterako zenbatkostakoa eta zergak jasotzeko arauak tajuturik dauzka Uri-Batzordeak.

Gai diran zortzi egun bitartean agirian arkituko da zenbatkostakoa uri-idazkaritzan, Uri-Ogasun Araudia'ren 5'gn. atalak agintzen duanaren arauz.

Zortzi egun oietan ezezik beste zortzi geiagoan, erriko edonork sartu al izango ditu zuzen-eske edo oarrak.

Sondika, 1936'gn. lotazillak 11.

- Endorea, Orozko'tar J. C.

Elorrio'ko Udala IRAGARKIA

Aurtengo zenbatkostakoak datorren urtean jarraitu dezala erabaki zuan Udalak ao-batez ill-onen 10'garreneko batzarrean.

Oroit-idazki asmoa eta beroneri dagokion argibidea agirian arkituko dira zortzi eguneko epean, Uri-Araudia'ren 295'gn. atalak eta Ogasun Araudia'ren 5'gn. ataleko 2'gn. zatiak agintzen dutena beteaz.

Zortzi egun oietan ezezik ondorengo beste zortzi geiagoan zerga-ordaintzalle ta Bazkun arduradunak egokiak deritzaizkien zuzen-eske edo oarrak sartu ditzazteke.

Elorrio, 1936'gn. lotazillak 11.

- Endorea, Zenitagoia'tar Kistobal.