XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Burua; onek, itzegin dezake, autorkirik eman ez ordea; eta Uri-Etxagilea, onuemalle bezela.

Lendakariak izendatuko dituan egunetan batzarrak egin al izateko, aski izango da iru batzarkide biltzea.

14'gn. atala.

Batzordeak erabakitako baliatzeak, zergaz erantzun bear duanari edo beronek izendatutako legezko ordezkariari adieraziko zaizkio.

Datorren atalak aitatzen duan eskabiderik amabost-urren baten buruan sartuko ez balitz, ontzat emantzat eta indarrean joko dira baliatzeak.

Eskabiderik sartuko balitz, erabaki bitartean, eten egingo litzake argibidea.

15'gn. atala.

Batzordearen baliatzearen aurka ekiteko, trebe batek egindako baliatzea azaldu bearko du zer-ikusia duanak, amabost-urren buruan.

Trebe onen ustea uriko trebeari aurkeztuko zaio.

Eta alkar-artuko ez baluteke, Endoreak, Batzordearen on-iritziz, bi trebeei eta zer-ikusia dutenei dei egingo die, ea alkar-aditzea lortzen ote dan ikusteko.

Lortuko balitz, alkar ontzat emandako balioak erabatekotzat joko lirake, eta zerga garbitu ta zuritua izango litzake.

Eskabidea sartu duanak nozitu bearko luke bere trebearen lan-saria.

Alkar aditzerik ez balitz, Batzordeak Endoreari adieraziko lioke.

Eta onek, berriz, Bizkai`ko Etxagilleen Lendakariari, Elkartekoa dan trebe bat izendatu dezala eskatu.

Irugarren trebe au ezin izan liteke uri-lanaria edo zer-ikusia duanaren bizipidekoa.

Eta eztabaidan darabillen gaiari buruz bere iritzia emango luke.

Iru trebeon iritziak ikusita, Batzorde Banakariak, erabateko balioa adieraziko duan Oroagindua aurkeztuko dio Endoreari.

Erabaki onen aurka baza sartu diteke, Uri-Araudiaren 327'gn. atalak, Uri-Egikeraren 57'garrenak eta 1924'gn. Urrilleko 21'garreneko Oroaginduak diotena beteaz.

Irugarren trebeak emandako balioa zer-ikusia duanarenak emandakoaren aldean txikia balitz, edo Udalarenak emandakoa baño aundiagoa balitz, ezin iñolaz ere berak diona ontzat artu diteke tasatzeari buruz.

Irugarren trebeari indarrean diran arauak aitortzen dioten lan-saria, bitartean izan diranak ordaindu bezaiote erdibana.

Argibideari buruzko adierazpenen berri, bere etxean edo idazkolan eman lezaioke zerga-ordainlariari edo legezko ordezkoari.

Etxera gaztigua bidali ondorengo amabost egunen buruan azalduko ez balitz, idazkolan jabetu zala uste izango da.

16'gn. atala.

Zergari buruzko argibide tajuketan, eroslearekin jardungo da Banakaritza.

Ala ere, saltzallea, edo legezko ordezkoa tajuketa lan guzietara azalduko diteke bere trebeagaz, baldin sal-agirian saltzalleak zerga ordaindu bear duala ezarria arkituko balitz, eta 11'gn. atalak ezartzen duan epean aitorpena eta itunbena aurkeztu izan balitu eta baliatze-ezarpenean sartu al izatea eskatu izan balu.

Gañerantzekoetan, zerga-ordainlariak erantzun bearko luke, bere zabarkeriz saltzalleari kalterik etorriko balitzaio.

Bitartekotza au bezela 11'gn. atalak artzalleari aitortzen diona, nor-berberanenak izango dira.