XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Jai izeneko otzepelgarri Bazkunaren landoletan ari diran langilleen ordezkaritzak zuzendu duten idazkia ikusi zan.

Bazkunak zergak ordaintzen ez ditualako makinak leitzea erabakia izaki, lei orren epe-luzapena eskatzen dute.

Diotenez, guda-gaiak lantzen ari baitdira makina oietan.

Batzordeak, guda bear abek ezaguturik, illaren 6 garrenerako izendatua zegon leia atzeratzea erabakitzen du.

Era berean, eragilleari beste lei bat iragartzeko agintzen zaio, baldintza au ezartzeko esanaz: erosleak alegia, ezin makinak bereganatuko dituala, guda-gaiak lantzen ari diran bitartean.

Txirringai ezarri oi zaien zerga jasotzeko erabilli oi diran burnizko txartelez datorren urterako nork ornitu erabakitzeko lei bat eratua izan zalarik, eta leikide bakarra, A. Alvarez Vazquez etxea, azaldu dalarik, bein-beingoz orniketa berari opatzea erabaki zan.

Dagokion Idazkolak adierazi bearko du ordea, igazko leiean zein saneurri erabilli ziran.

Bizkai'ko Gestora Batzordeak, Euzkadi'ko Agintaritzaren Egunerokoan urrillaren 30'ean iragarri eta Euzkadi'ko Jaurlaritzaren Lendakariak Erri-Lanak Zaingoari zegokion aldetik 27'garrenean eman zuan Oroagindua ikusi zan.

Bein-beingoz, Bizkai'ko Aldundiarenak diran Triano eta La Reineta burnibideaz jabetzen dala dio.

Eta onek, dakarzkin kalteaz gañera, Aldundiaren eskubideak urritzen ditu: Jaurlaritzak ez ezagutzen nonbait eskubide oiek.

Laterriaren Araudi nagusiak eta garagarrillaren 13'garreneko legeak diotenez, Jaurlaritzaren aurka auzia sutzea erabitzen da; erabaki ori, Araudi-nagusiaren auslea dalako.

Orobat, asierarako, Euzko-Jaurlaritzaren Lendakariari aitatu dana adieraztea.

Beste berririk gabe Batzarra amitu zan.

1936'gn. urteko azaroaren 6'garrengo batzarra

Bilbao'n, Erki-Batzordearen aretoan, milla bereratzireunda ogeitaamaseigarren urteko azaroaren 6'ean, eguerdiko amabiterdietan, Bizkai'ko Gestora Laiseka'tar Errupin'en lendakaritzapean eta Zorrilla'tar Imanol idazlari zala, batzartu zan: Aristegi'tar Toma, Camarero'tar Joseba, Castaños'dar Errupin, Gonzalez Cintora'tar Peli, Lopez Frances'dar Insamel, Sabio'tar Alperda eta Suarez Deveaux'dar Bingen bildurik.

Illaren 4'garrengo batzar-ageria ontzat eman zan.

Ondoren, erabaki abek artu ziran: Urgoiti'tik Ubidea'ra bidearen 155'garren zatia arri-txeez urnitu dualako, Zabala'tar Iñaki'ri 12.498,46 laurleko ordaindu.