XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

OROAGINDUA

Jaurlaritzaren Burukidetza eta Goi-Agintaritza beste aginpideekin alkartze eziñezkotzea gai dun Batzorde Lege-onemallearen iritzia ontzat artua izan da.

Oietxek dira bere erabaki-asmoak: Lenengoa.

- Euzko-Jaurlaritzaren Burukide, Idazkari edo Zuzendari nagusi dan iñor, ezin Erki jestore izango da.

Aitatutako goi-Agintaritzan sartzez batera, Jestoretza erabat utzitzat joko da.

Bigarrena.

- Laterriko Legetxean Aldun dana edo gaur edo biar Euzkadi'ko Batzar Lege-emalearen Aldun izango dana, Burukide, Idazkari edo Zuzendari Nagusi izan diteke.

Irugarrena.

- Erriak aututako Ziñegotzitza, sortzen ari diran Legedietan oso aintzakotzat artua izan da.

Oar, España'ko Erkala 1931 garreneko Udalak sortu erazi zutela; Ziñegotziak aututzen dituztela, Araudi nagusiaren ausleak epaitzeko Auzitegi nagusia osatzen duten Batzarkideak; 1934'garrenean gure Erriaren berjabetasuna, Euzkadiko Ziñegotziak aldeztu zutela, eta beroiek izan dirala Euzkadi'ko lenengo Jaurlari-Lendakaritza aututzera deituak izan diranak.

Ziñegotzi izateak alako garrantzia dun ezkero ezin Jaurlaritz-Burukide, Idazkari eta Zuzendari nagusi danak Ziñegotzitza betirako galdu.

Alaz guztiz ezin jarraituko du Goi-Agintaritzan diraun bitartean bietan ari izaten.

Burukidetza, Idazkaritza edo Zuzendaritza nagusia uztea gertatuko balitzaio, Ziñegotzitan jarduteko eskubidea berriro erneko litzaioke, Udala aldatzea edo bera Ziñegotzitza legez kentzea gertatu arte.

Laugarrena.

- Burukide, Idazkari eta Zuzendari nagusiak ezin Laterri, Euzkadi, Udal eta Erkietako lanari-malletan jarraituko dute lanean.

Leku oiek utzi arren, beroiei buruzko eskubideen jabe jarraitzen dutela adieraziko dun aitorpena eskatu eta lortuko dute.

Jaurlaritzaren oniritziz eta Zuzentza ta Gogo-lantze Burukidearen asmoa mamitu eraziaz, auxe agintzen det: Urrillaren 23'an Batzorde Lege-Onuemaleak opa dizkigun asmoak Oroagindu bidez erabakitzat artzen dira.

Bilbao'n 1936'gn. urrillaren 26'ean.

Lendakaria, AGIRRE'TAR JOSEBA A.

Zuzentza ta Gogo-Lantze Burukidea, LEIZAOLA'TAR JOSU Mª.