XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
JANTZI DAIGUN EUZKEREA.Odeyak illun itzalak dabiz,
Ekatxa datorr errira,
Ama zarr batek tamalez diño
Jarririk oni begira:
¡Ene galduba, semiok nigaz
Gomutetan ezpa-dira!
Oñazez bere begi apalak
Lo txarra kendu eta itxarrturik
Ikusi daigun bakotxak:
Ortzia baltzik, mendijak zuri
Lurra gogorrtuta ixotzak,
Euzkera zarra erdi-billoxik
Dardagan darabil otzak
Au ikusirik, ez laguntzeko
¿Zer balijo dau zuri, baltz, gorri
Edo nabarr ixaiak,
Baldin ezpa-dau zer ikusirik
Orraz Euzkera mattiak?
Alde batera utzirik bada
Politikeri-nastiak;
Euzkereari danok zabaldu
Erdi-billoxik ba dago bere
Jantzi biogu Euzkera
Erabilteko txukun-txukunik
Alde batetik bestera.
Jauna'k geuretzat emon euskun-ta
Euzkeldun onak ba-gara,
Guazen jantzi ta indarrtuteko
Negu baltzian il zadixantzat
Nai zabez billoxik utzi;
Alperrik baña... iñoiz be on
Ezingo dabe jadetsi:
Seme zintzuak egingo zabez
Orraztu ta sedaz jantzi;
Zeure gurenda batta edonun
Urrezko... izkiz... idatzi
Enbeita Kepa.