XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ARDI GALDUBAREN OTOYA.

ITXASUA'ren erestotserako.

1. Artaldetik urrutikan,
orr ta emen ardi galdu,
artzain ona zaran Miren,
artaldian ni batzaldu.

2. Gau iluna, ekaitz beltza,
ta otsua zelatari:
bere erpetan ez jausteko
lagunduten erdu irauri
.

3. Azurr-autsi nago, Miren,
amilberaz jausirikan;
arditxu au lepo-gane
arren, arrtu ta eraman
.

4. Eta zeure ardijakin
batzaldu ni donokijan,
artalde bat eta artzain bat
Goi-Jaunaren bazkarijan
.