XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Lo dago aurra
seaskatxoan
ama pozez zoratzen
bere alboan,
Lo dago epeltxotan
guztiz gozoro,
beragan dau amatxok
sentsumen oro
.

Ointxo biak goraka
ta yolasetan,
irripartxoa muxu
ta españetan
.

Gotzontxuakin dago
pozik izketan,
ama patxoka muxu
ta matralletan
.

Lo dago aurr txikia
seaskatxoan,
ama aulkian abesten
bere ondoan
.

Egizu lolo txiki,
lolo maitia,
bestela lasterr dozu
toto andia
.

Polito-polito ba
txasta estaldu,
amatxo dozu emen,
ez ba bildurrtu,
ez ein negarrik, seme,
lolo maitetxu,
amatxuk zainduko-ta
lolo enetxu
.

Ortseko izarrak baño
ederrago zu,
zeruko aingerutxo
bat dirudizu
.

Ene gogoko puzka.........
nire dana zu,
amak abestuko-ta...
lolo egizu
.

Lo dago aurr txikia
seaskatxoan,
ama pozez zoratzen
bere alboan
.

(Colombian 1939.).