XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Arroztetxeko Alaba Der Wirtin Tachterlein, Ludwig Uhland

Bidez zoazten Rhein ertzez iru mutil,
ta arroztetxe baten opa zuten ubil.
Arroztetxekandre, ardorik ba ote?
naiz garagardorik? non da alaba maite?

Ozkirri ta argi tut ardo ta garagar,
alaba ederra, eortziren biar.
Tegi txiki baten mutillak sar-ala
zerraldo beltzean dakuste il-yantzita.

Il-oiala lenak aurpegitik yaso
ta zurbilduz geldi zurrun so eta so.
Al izan ba'indudan, neskatxa, ezagun,
bertatik izango maite gau ta egun.

Bigarrenak, berriz, oialez estali,
ta burua itzulka, zinkuriñez asi.
Neskatxa, or zaude, zerraldo beltzean,
eten gabe maite izango ziñudan.

Erenak, ostera, burusia astiro
kenduz, ezpain illak ezpainka dizkio.
Beti indudan maite, orain ere maite,
ta maiteko aunat, betiraunderarte.

Guatemala'n 1950 Urrillak 14.

Miñez

Mendiak gora dioazenak
zerua dute atsegin:
nerau berebat biotz barruan
mendirik mendi noa arin.
Ta biotza dut min-zauritua
zerura yoan gurarik:
Ene biotza! zeruragiño
iraun zak min-zauriturik.