XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

OLERTI

OARRA

Atsegin aundiz aurkezten dizugu, irakurle, Etxaniz apaiz yaunaren bertso-berri txorta zoragarri au: aurten argitara yaurti gogo dun olerki-idaztiaren asikiñok, Euzko-Gogoaren irakurleei eskeiñi nai dizkie biotz-biotzez.

Edozelako olerki-tankerari iñolako euskal-kutsua txertatu dio: olerki biribil, zoragarri ta erritarrok gure erri xeak maite ditu, baita zerbait ikasi izan uste dugunok ere.

Olerki-idazti berri ori eurrez saldu aal beza euskeraren onerako ta alde-aurrez gure zorionik laztanenak yaso bitza.

IZADI-ABESTIAK

EGUZKI ANAIA

Argia esna baño lenago
igo nai det gallurrera,
Eguzkiari ate zabaltzen
nor dabillen ikustera:
zaitu lenengo argi-aria,
ta aupa aren bizkarrera:
zaldizka aren gain gallurrik-gallur
arin egin ibillera,
ta urrezko izpi argi aretan
jetxi arru barrenera.

Gabaz mendiak oro beltz zeuden
aitzulo illun iduririk,
sasi ta iturri Basajaun beltzak
zeuzkan zearo arturik.
Orain Euzkiak millaka margoz
utzi ditu ederturik,
basarri txuriz, tellatu gorriz,
zelai orlegiz jantzirik,
Euskalerriko ikurrin argiz
mundua txiprizkindurik.

Arratsaldera Euzki anaiak,
bide luzez aunatua,
mendi gallurrei agur dagie
emanik azken-musua:
urretxiñolak bialdu dio
iñularreko doñua,
eliz-kanpaiak aidea urratuz
jo du Abemarikua.
Txapela jaurtiz, oiu dagiot:
¡Agur, Jainkoaren sua!