XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

LABURRKIRO.

Jadarrka'k.

Orixek erantzun daust.

Eskarrik asko.

Neronek be, amaitzeko, laburrkiro erantzun gura dautsat.

1) Euzkeldunak s ta z nastutia ezta ikaragarrija, Orixek berak nire ixenordia nastetan daun-ezkero.

Nire ixenordia Jadarrka da: J'darr K., edo Jemein'darr Keperin.

Orixek Yadarka ipintzen daust: oiturearen indarrez.

Oiturearen indarrez be, euzkeldunik askok sorgin, sustrai ta abarr, s'gaz idazten dabe, jakin-barik zgaz ixan biarr dirala: zorgin (zori-gin), ta zusterrai (zur-errai).

Bardin euskera, eusko ta euskadi, erakutsi-barik s ori nundik datorran.

2) Arana-Goiri'k euzko eguzki'tik datorrala esan eban; eta txarrto ala ondo, itxorrkun ori zutik dago, iñok orain arrte eztaula obiagorik emon.

Beraz, ni naz diñodana: betoz zure arrazoyak.

Nik neuriak emon dodaz, eta ugari, azkengo idazkayan.

Nik Sabin'enak emon dodaz, ez Sabin zalako, Sabin'ek nire adimena irabazi eustalako baño.

3) ¿Gandia nor dan?.

Irakurri egizu bere idaztija: Origenes prearios del pueblo vasco, ta gero esan ia zuzen ala okerr dagon.

Betoz zure arrazoyak.

4) Z'zaliak auzija galtzen asi garala diñozu.

¿Zegaitik ete?.

Lopez Mendizabal'darr Ixaka s'zale bigurrtu dalako.

Galtze bat ezta galtze aundija.

Orain Bilbao'n euzkel-idazle barri bat sorrtu da, ta z'zalia.

Beraz, bat galdu ta bat irabazi, kitu.

Baña zeintzuk diran geyen, z' zaliak edo s' zaliak jakin gura ba-dozu, zeintzuk geyen erabilzen diran EUZKADI ala EUSKADI jakin gura ba-dozu, euzkeraz eta erderaz euzko-gayaz idazten daben izparringi guztijak irakurri egixuz eta berialaxe ikusiko dozu Z' zaliak auzija galtzen ezkarala ari.

Baña olan ba'litz be, ori ezta errazoya.

Ludijan katolikuak eztiranak, katolikuak diranak baño askozaz geyago dagoz baña orrek eztau ezer esan gura gure Doibatza deunaren kaltez.

Betoz, ba, errazoyak.

5) Senarr-emazte bi ezautzen dodaz nik, EUZKO-GOGOA'n euzkeraz idazten dabenak eta Z' zaliak diranak.

Bijok, senarr-emaztiak ixan baño lenago, euzkeraz idazten eben, orain berrogetalau urte dirala.

Ordutik ona amaika lan egin dabe, bakotxa bere aldetik.

Emaztia senarra baño len euzkeraz idazten asi zan.

Senarr-emaztiok, bijok dakiz makiñaz idazten eta bijok makiñaz idazten dabe, baña, jakiña, makiña bat baño eztauke, eta bijok makiña berberaz idatzi-biarr.

Ulertzalle onari itz erdi.

6) Gixon bi eta emazte bat baño geyago dira Euzkera ta Euzkadi Euzko-Gogoan idazten dabenak: Urrutia'tarr Gotzon, Argarate'tarr Erraimun, Sabindiarr-batza, Emakume batek (Errazti'tarr Karmele) ta Jadarrka (Jemein'darr Keperin), edo bost gitxijenez.

Beraz, enaz ni ikatza nire opillari ezarri dautsodana.

Tori nire bostekua, Orixe jauna, ta agurr JEL-aldez.