XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Txindor bat ikaraz;
Etxeko egalian
Euzkitan egon arren
Egon ezin otzaz.

Edurrez dagoz mendijak,
Ortzia dagon oztin,
Edurrez dagoz mendijak
Gorbea baizen bardin
.

MEMARIJA'N.

Memarija'ko zelayan
Atsegiña dago;
Memarija'ko zelayan
Zorijona bego!
.

Memarija'ko txorija,
Txindorrtxu polita:
Zetako zagoz atsegez?
Zein atsekabia?
.

Ta zetan zabiltz zugatzez
Zugatz, goi ta beyan?
Bijotz-zatija dakuszu
Ostuen arrtian?
.

Ai papar gorri-gorritxu!
Iñoiz atsekabeik
Ezautu dozu barrnian?
Oi, ez, gogo-miñik!
.

Memarija'ko zelayan
Atsegiña dago;
Memarija'ko zelayan
Atsegiña bego!
.

AGUR IXARRAK.

Goizaldez gau illuna
Gau illuna azkenetan,
Eta ixarrak diz ta diz
Agurrka goxabarran
.

Goyan ixarrak agur,
Kili-kolo, agur-dagiste;
Beyan ler-adarrpian
Bik matteki itz dagije
.

Bata ulegorrizkea,
Kereiz-gorriz espanak,
Irri-barrez matralak,
Artixar bi begijak...

Bere onduan norbait...
Gotzon bat letz garbija,
Itxas-axia arnasa,
Goxak baxen gastia
.

Bertan bijak bakarrik,
Eureik, letrak eta ixarrak.
Izketan amaigabe,
Zorijon-maitasunak
.

Gero agurrtu dabe,
Banandu agur bataz...
Agur berua nunbait,
Agurtxu bat bijotzaz...

Nok esaten al-daki
Arein agur berua?
Maitaliak bakarrik
Onen agur gartsuba
.

Maitaliak bakarrik
Goxabar oztiñian;
Oi, matale gastiak
Goizkorri-babespian!.

Goyan ixarrak agur,
Beko ixar bijak agur.
Nik bai-dut maiteño bat
Gaste bi oneitan ur.