XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

NAUSI ARROTZEN MENDEAN

Iauna, gure erria bai dagola zapal!
nagusi arrotzek gain-artu digute;
herra dariela orruz diardute
elkarri oiuka oro aho-zabal:
Aup ¡Euskadi oso soil dezagun ta gal!!
suntsi bedi aren izena! darauste;
anbat iende zintzo il naiz, oildu dute:
apez, gizon, mutil, andre, neskak argal.

Oben egin dugu, Iauna, egia da!
zure legea autsi baikinuen usu.

zuzenez dagoku zure zigorrada.

Alere gu, Iauna, zureak gaituzu
beti zure morroi ta menpeko.

Zu bai
bertze nagusirik iñor eztugu nai!.

HEUSKARA, IALGI HADI KANPORA!

Ialgi hadi berriz kanpora, Heuskara,
Heuskara zahar bai, baina beti guri!
ager hadi garai, errege iduri,
gure mendi, zelai, hiri, herritara.

Luzegi egon haiz ¡ondikotz! plazara
ezin ialgiz, etxe-zokhoan beltzuri;
hire ume onak nigar ta zinkuri,
arrotzak artean irri ta karkara.

Erauntz ezak, erauntz hileta-zurdatza,
ioan duk ¡agian betiko! ekhaitza,
zeruan ageri eguzkia dizdiz.

Iaiki hadi, Heuskara, gazte lirain lerden!
iauntzi ederrenez aphaindurik, ienden
aitzinera orain ialgi hadi berriz!.