XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Itxoin, Iauna, itxoin!.

Zure baratzean landare azkaia
aldatu ninduzun, Iauna, lur gozoan;
bai lur ori ondu ta arrotu ondoan,
barnago ta aisago sar nezan sustraia.

Ni zaintzeko esi sendo ta garaia
ezarri zenidan inguru osoan,
zerutik igorri zein bere aroan
iguzki ta bero ta euri nasaia.

Ta nik fruiturik ez!
Orduan aserre zuk aingerueri zorrozki agindu:
Bertan motz-azue, xeha, sutan erre!
Itxoin, Iauna, itxoin oraindik apur bat,
itxoin aurten ere!- Nereak egin du,
gaurgero fruiturik ekar ezpadezat.