XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Besta Berri Naparroa'n

Zargaztelu'ko Carcastillo Naparroa'n Monasterioan.

Arrats-otoitz-dandak. Ta buru-belarri
arien ots samurrak bahi gaitu jarri:
Komentu-Salve'a aster beita sarri.

¡Oroian zein ozen xaramel ezti au!
auxen auxen da ba zoragarrizko gau:
oin sendo muñetan gutik jo izan nau.

Gozo au den tartez, dorre zakarratik
txori tzar bat da jaurt egoak zurrunik;
biotza askatu zait sartuez geroztik.

Cister'en eliza, xuhur ta gabezi,
lorez eskas ere sekulan dagozi:
egu bañan zapart ainbat margo bizi.

Arrentza da hemen iñun bezin latza:
bikun egin behar egun oro otoitza;
Urtzi'ri jaurespen, Andrane'ri andrane andre done: Bizkaiko itz zaharra aintza.

Kalostran txoriak ari dira abeska,
joka direlarik ostorat leyaka:
ara Iguzkiya ixil ta dirdirka.

Dorna dute frailek milla lorez apain,
lekuneak darioz kedatsa ta usain:
oro Hatsak bete, oro mystikez gain.

Begira kalostra ederrez nola den:
erti gurtza, maite, erkidan elkarren:
¿Osokotan al da orrenbait edermen?.