XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ITZ-NEURTUZ

AR ZAZUE TA IAN.

Ots, fruitu ortatik ar zazue ta ian
erran zion suge maltzurrak Evari;
ori ianez-gero Iainkoa iduri
izanen zerate, ez herabe ukan.

Evak fruitua artu ta ian zuen bertan,
itsurat iarraikiz aren erranari:
zorigaitz guzien azpiko zen iarri,
Iainkoa bezainbat izan bearrean.

Azken afarian Iesusek orori
erran digu berdin: Ea, ogi ori
ar zazue ta ian, nere gorputza da.

Ta gu bai, Kristoren aragia ianez
ta Kristoren odol ederra edanez,
Iainkoa iduri bilakatzen gara.