XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

4- Gaztetandikan ikasi zuen
gogotsu Mesa laguntzen,
jende guztien begi aurrian
aingerutxo iduritzen.
Apaiz-gaietan asten da laxter
Jauna'ren deia betetzen,
bizitz osoan zintzo-zintzoki
Jesus maite mirabetzen.

5- Paris'eko errian apaiz-gai zala
galtzen ditu gurasoak,
zarrena zanez artuko ditu
bere mende anaitxoak.
Estu-aldi latz gogor aietan
baditu kexkak gaxoak,
bañan beñere etzuan galdu
on egiteko gogoak.

6- Aurki ikusi zun bear bidea
animak zeruratzeko,
mutil-kozkorren gaiztakeriak
ben-benetan zuzentzeko.
Kristau-eskolak jartzen asi zan
dotriña erakusteko,
maixu batzuen neke bitartez
gazteak eskolatzeko.

7- Aberastasun guztiak utzi
ta beartsu izan nai zun,
Jesus'en antza oso-osoa
ia beregan jartzen dun.
Garai artako gosete baten
ondasunak eman zitun,
naiago zuan jateko billa
kalez-kale eskian jun.