XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

SALLE'KO JOAN BAUTISTA'REN BIZITZA

1- Amazazpigarren gizaldian,
gutxientzat aberatsa,
mixeri asko ikusi ziran
aundiena ez-jakintza.
Eskola urri, maixu gutxitxo,
mutil ezitze txit gaitza,
bazter guztietan gaiztakeria
ta ondo galdua lotsa!

2- Jainkoa beti kupitsu danez
eman zion sendakia,
urte aietan sortu bai zuan
gaitz oien sendagillia.
Prantzia'ko Reims uri aundian
ikusi zuen argia,
gero betiko izango zana
irakaslen zaindaria.

3- Bere gurasok kristau txit onak
et'aundizki ospetsuak,
begi aurrian jarri zizkioten
Kristo'ren lege zintzoak.
Deunen bizitzak irakurrita
indartu zitun asmoak,
jarraitu bear zitula beti
santu oien ejenpluak.