XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) Bide guztiak arkitu zitun
elur zuriz estalirik,
mendi tartean ikusi zuan
bere burua galdurik.

13- Bide bazterko leize zuluan
erori zan min arturik,
otzez dardaraz gau luze artan
an egon zan ia illik.
Elur zuria odolez gorri
ikusten du arriturik,
bañan zeruak ateratzen du
osasuna biurturik.

14- Salle'ko Jean'ek zabaldu zitun
bere eskolak uri artan,
beste maixuak au ikusirik
bizi asarretu ziran.
Arrats batian eskolan sartuz
bota zituzten pillatan,
barrungo alki ta mai guztiak
dana utzirik pusketan.

15- Deabru txarrak sortu zizkion
etsai zital ta gogorrak,
galdu naierik salatu zuten
asmatuz gezur galantak.
Gotzaia ere etsai egin zan
sinisturik aiek danak,
ainbeste istillu ikusirikan
itxi zitun bi eskolak.

16- Ezin bizirik etsai artian
joan zan Ruan'ko urira,
eskolen bidez mutil ugari
ekarri zitun onera.
Jaun'ak emanda ikusi zuan
Anaidian zabalera,
neurri berian an ibilli zan
alde batetik bestera.