XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

17- Urte aietan ugari ziran
jansenisten aldekoak,
dotriñ zintzoa alderatuta
Eliza'ren aurkakoak.
Beren aldera ekarri naian
irakasle sallekoak,
diru eskeñiz ibilli arren
geldi ziran zintzokoak.

18- Ainbeste neke, barau, ildurak,
auldu zuten gure Aita,
il bear zula ikusi bai zun
Jaun'ak ala argituta.
Jose Deuna'ri eskatu dio
indar askorik ez du ta,
Meza emateko aren laguntza
beretaz urrikalduta.

19- Milla zazpian ta emeretzi
garrengo aste Santuan,
bere anima zeruratu zan
gorputz geldirik munduan.
Egun berean jende ugari
ekarrirazi zituan,
an inguruan negarrez danak
bera ikusi asmuan.

20- Mundu guztian zabaldurikan
ditugu gaur Salletarrak,
iñun baño obe Euskal-errian
ikusten dira erritarrak.
Muga batetik beste puntaño
Anai on oiei eskerrak,
gure mutillak egiten dira
Kristau ta Euskaldun iatorrak.