XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Etcherat bihurtzen garen orduan, aurkhitzen ditugu botz karrosa fraidez tink tinka betheak, Betleemdik hartuak dituzte, eta norat daramazkaten ez dakite.

Frantziskanoen Eskolarat bihurtu naizelarik, han jakiten dut, fraide guziek Dominikanoen komenturat bildu behar dutela, eta handik Naplouserat edo haratago erematekoak dituztela.

Oren laurden baten buruan, polizak manatzen diote abia daitezen, eta han ikusten ditut, nere fraide lagun gaichoak, beren zakhuak eskuan, bideari lotzen.

Ezagun dute guziek, Jainkoaren nahirat arras eroriak direla, bainan nere barneak egiten du, misionest hekien artean ikusiz, Aita adin handiko batzu, bere ile churiekin, hek ere bideari lothuak.

Bere bizitze luzea iguzki sor alde huntan sakrifikatu zuten, populu guziaren, eta pertsekutatzaile hek beren onetan, eta arbuioz erematen dituzte, zerbitzatu duten eskualdetik kamporat, gaichtagin batzu bezala.

Norat daramazkate? Ikusi nahi dut bederen, noratko bidea har-arazia zaioten.

Nere arropa churi nasaiak, ez zautan behar-bada zabaltzerat utziko Dominikanoen komentua.

Santa-Annako Aiten arropa, etchea bera bezala, sobera da bethidanik eta orai guziz, Turcoen begietako frantsesa, nihon ere agertzerat utzia izateko.

Zorionez, erretor grec-katolikoak bilhatu zautan sotana beltz bat nolazpeit josia; ez zen achola.

Aphez polones batek ere eman zautan chapel feutre bat guria.

Eta jaunztura hori soinean, eta holandes pasaporta sakolan, Dominikanoen baitharat sarthu ahal nindakeen.

Goan ginen beraz grek-katoliko, Santa-Annako ikhasle ohi bat eta biak. Ilhuntzea ere zen.

Polizaren begiak ordean, zembat ez dire zorrotzak?