XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Conde de Ballobar kontsulak ihardetsi zuen ez zaitezela deusez errenkura.

Bazuela Pacha aintzindariaganik segurantza, ez zirela egun hartan nihorat abiatuko.

Ematen diotet jakitate, eta banohakote, estalki eta berogailu behar zituztenen erosterat.

Itzuli natzaioteneko manatuak ziren, hirur orenetan bideari lotzeko prest egoteko zutela.

Bazen aski buruaren galtzeko.

Laster egin nuen kontsulaganat. Harek seguratu ninduen oraino, bai Pacha Zehi-bey gerlako ministroaren, bai Gobernadore zibilaren hitza bazuela, bertze manurik izan arteraino, ez zela fraiderik nihorat abiatuko.

Utziko zirela Jerusalemen batzu Dominikanoetan, eta bertzeak Aita Lizarizta frantsesen komentuan.

Banoha berritz komenturat, eta galdetzen dut Comesari Polizakoarekin mintzatzea, ez denaz geroz jaun hori den gutiena komentutik aldaratzen.

-Jaun Comesarioa, español kontsularen hitz bat nahi darotzut adiarazi.

Egotua da, gerlako komendatarekin eta Gobernadore zibilarekin; eta batek ez bertzeak ez dute onhesten Aita hautarik gaur nihorat abiatzea.

-Nor zare zu, ihardesten daut.

-Holandes aphez bat, hirian nagoena.

-Ibil zaitezke zu, nahi duzun alderat, bainan ez zazula gure egitekoetan sudurra sar.

Badut manua, eta fraideak emanen dire bidean galur.

Bihurtzen naiz Jaun Contsulaganat eta ordukotz harek ere badaki, Aitak abiatu beharko dutela; bainan eginen du behar dena karrosen izateko.