XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eginen diotegu, nahi duzuelarik, behako bat gure Misioneko Eztazioneari, eta ikusiko ditugu, zalhuki bada ere, misionestenganikako berri ohartgarrienak.

Hanoi, Tonkingo hiri nausiak, ehun mila arimez gainetik baditu.

Bere misionestei lan ematen diote, egin dezaketen guzia.

Aita Lecornu, berekin duelarik, Aita Magnin, hiriko frantsesen zerbitzuko da.

Aita Dronet eta hirur aphez herriko semek, arthatzeko dituzte fededun Annamitak.

Fedearen urhatsa hiri hortan, khar handiz atchikia da.

Bainan hor ere, hiri guzietan bezala, Jesus onarenganat hurbiltzea herabe dutenak badire, eta ez diote hek, artzaineri ematen buru hausterik gutiena.

Nahiz Aita Dronetek, hirian hanitz baduen egiteko, hiriz kampoan moldatua badu giristinotze edo multcho giristiño berri bat. Han bathaioak eman ere baditu; Hoitarik, eta hiriko fededun berri batzutarik, 87 (laurhogoita zazpi) presuna larri baditu bathaiatuak.

Hanoi huntan, gripa berri horrek, bi mandarin handi giristiño, Probintziako Gobernadore bigarren gradokoen titulua zutenak, ereman ditu.

Frantses kargudunez handizki prezatuak ziren, Frantziaren alderako bere leialtasun eta atchikimendu handiarengatik.

Herritarrek halaber maite zituzten, hekien jujamenduetan, deusek ezin hautsizko zuzentasun bat ikusiz.

Hoitarik batek erretreta Hanoin bizitzeko chedez hartua zuen.

Jainkoak bertzerik nahi zuen.

Bizi izatu zen bezala sainduki hil da, hiri guzia bere bizimolde hautukoaz edifikaturik.

Bertzea gazteago zen, adinik hoberenean, bainan ez du, hura ere heriotzeak ustegabeka beretu.

Hanoitik bi orenen bidean, bada leproseria bat, bortz ehun eri banabertze atherbestatzen dituena.