XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Nam Dhin-go estazioneari, Aita Renault, osasun gutitakoa den arren, ez da gelditzen bere egin ahal guziaren egitetik.

Hala hala, ikusgarri da hiri barneko haren parrokia, hango fededun guzien urhats giris'tino erratekorik gabea, orobat elizan eta elizatik kampo: horra zerk itzul-arazten duen jendea gureganat.

Iragan urthean, hiritik kampo, bainan hiritik hurbil, eratchiki zaizko fedeari izenak emanik hirur herri; hetarik bat, den guzia, bakhar baten hutsik gabe.

Aita Coste, Lo X?-ko estazionean buruzagi denak, bi oharpen egiten ditu, paganoen kombersionea bilhatzen dutenek egiazko edireinen dituztenak.

-Errech da, dio Aita horrek, federat sartzeko galdearen eginaraztea, bai eta bathaiorat ere fededungaien erakhartzea: bainan errech ez dena da, hekienganik iraupenaren ardiestea, paganoen haimbertze amurruei dutelakotz ihardokitzeko.

Bertzalde, fededun berriki gombertituek, behar lukete maiz ikusi misionesta, bederen hamar bat urthez, aphez herriko semeen gomendiorat utziak izan baino lehen.

Horra beraz zerk ezagut-arazten duen, hoin guti presuna harriren bathaiorat onhetsiak izatea.

Erran dena bai, errech aiteke jendearen bathaiorat erakhartzea, bainan inola gero finka, hastapeneko khar eder haien iraupena?

Hori da bertzalde, urhaspide guzietako zorthea.

Su eta khar dire hastapenak, initia fervent; gero ordean phizten eta atzartzen da naturaleza.